2012/11/28

Hezkuntza vs. Aireportu ez-errentagarriak

Espainiak dituen nazioarteko 52 aireportuetatik 8 besterik ez dira errentagarriak.


Jada 20 hilabete igaro dira Castellóko aireportua inauguratu zenetik; eta terminala oraindik martxan jarri ez  bada ere, joan den irailean komunikabideek ondorengo berria argitaratu zuten: Aerocas sozietateak, Castellóko hegazkinik gabeko aireportua kudeatzen duenak, 368.865 € zuzendu zituen langileria-gastuetarako, bertan 7 pertsona soilik lan egin arren (zuzendari bat, bitarteko hiru agintari eta hiru administrari).

Gainera, 2011. urtean 5.000.000 € baino gehiago gastatu ziren publizitate, propaganda eta harremen publikoetan. Eta hau guztia gutxi izango balitz, Castellóko aerodromoa mantentzea, egunero, 3.600 € kostatzen da. 

Dena den, hau ez da errentagarria ez den Espainiako aireportu bakarra:
  • Huescako terminalak hegaldi erregularrik gabe darama joan den urtetik.
  • Ciudad Realko aireportua nekez erabiltzen da.
  • Lleidakoak ez du aurkitzen bertan egan egin nahi duen aire-biderik. Ondorioz, Mallorcarako joan-etorriko hegaldia besterik ez du eskuragarri. 
  • ...

2012/11/24

Hezkuntza vs. Senatuaren web orrialdea

Pasadan asteko astelehenean, azaroaren 12an, Senatuaren web orrialde berria lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen. Tresna berri honen balioa ia-ia 500.000 €-koa da:

  • 274.350 € web orrialdearen kostua.
  • 115.404 € bilatzailearen kostua.
  • 47.937 € umeentzako eta gazteentzako gaikako orrialdearen eta 3D bisitaren kostua.


Hemen duzue herritarrok ordaindu dugun web orrialdea:
Senatuaren web orrialdea.

2012/11/21

Hezkuntza vs. Bi aholkularien soldata

Hona hemen Jordi Évole kazetariaren eta Alikanteko Aldundiaren Bigarren Presidenteordearen - César Augusto Asencioren - arteko elkarrizketa.


Jordi Évolek aurreko bideoan jakinarazten digunez, Alikanteko Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Partzuergoarentzako aholkularien soldatak, hilero, 25.000 €-ak gainditzen ditu. Hortaz, urtero, 50.000 € baino gehiago bideratzen dira Suhiltzaileen Diputatuarentzat lan egiten duten bi pertsona hauentzat.

Diru xahuketa hau gutxi izango balitz, honako esaldi hauekin defendatzen da Cesar: “No se han cubierto todas las plazas”, “Había ocho plazas de este tipo y hemos hecho uso de dos”.

Eta, zein da aholkulari hauen egitekoa? Ideiarik ez! Ezta suhiltzaileek beraiek ere, ez dute erantzuna ezagutzen.


2012/11/13

Hezkuntza vs. Ehiza programa

Ehiza klaseak eskola publikoetan.


Gaztela eta Leonko Juntak diru-laguntza eman dio 7 eta 12 urte bitarteko umeak ehizan egiten ikasteaz arduratuko den programari. Proiektua eskualdeko ehiztari-federazioak bultzatu du, eta eskola publikoetan aurrera eramango da. 

Jada 303.000 € zuzendu dira programaren kudeaketarako. Honen izena "ehiztari egun batez" da, zeinetan ehiza beharrezkoa dela azaltzearekin bat, jardunaldi praktikoen bidez nola ehizatzen den erakutsi nahi zaie aurretik aipatutako urte bitarteko haurrei.