2012/12/05

Agurra


Kaixo lagunak, ongi etorriak hezkuntza murrizketen inguruko blog honetara!
Honen bidez eta berri ezberdinak abiapuntutzat harturik, nire helburu nagusia, dirua egon badagoela zuei ohartaraztea da. Behin hori jakinda, inor pentsa ez dezala hezkuntza-eskubidean atzera egitea beste irtenbiderik ez dagoela. Honez gain, murrizketen gaineko informazioa, hauek dakartzaten ondorioak eta hausnartzeko zenbait bideo zuen eskura daude.

Ekonomia pertsonen zerbitzura egon behar da, 
ez merkatuaren zerbitzura.
Beste eredu ekonomiko eta soziala ezinbestekoa da!



2012/12/04

Hezkuntza: eskubidea ala pribilegioa?


Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 26. atalean erakusten duenez: "Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderako, orokorra; eta denek izango dute goi mailako ikasketak egiteko aukera bera, norberaren merezimenduaren arabera.". Eta Haurren Eskubideen Deklarazioak 7. printzipioan azpimarratzen duenez: "Haurrak hezkuntza jasotzeko eskubidea du. Hezkuntza, oinarrizko mailetan bederen, dohainekoa eta derrigorrezkoa izan da. Kultura orokorra izaten lagunduko dion heziketa emango zaio, aukera berdintasunean bere gaitasun eta sena eta erantzukizun moral zein soziala garatzen lagunduko diona...".

Guk guztiok eskubide hau oso argi dugun arren, ez gara hirugarren mundura joan behar nola hausten den ikusteko. Izan ere, Bartzelonan, Vic-en zehazki, biztanleriaren %24a ikasteko aukera galtzeko zorian egon zen 2010. urtean; Vic-eko udal osoak, egoera irregularreko etorkinen erroldatzea galarazten zuen araudia sostengatu baitzuen. Zorionez, Estatuko Abokatutzak neurri horren ilegaltasuna nabarmendu zuen.

Haatik, nola izan daiteke XXI. mendean, Europar Batasuneko herri batean, 9.120 pertsonen hezkuntza-eskubidea arriskuan egotea? Zein da hain oinarrizkoa den eskubidea ukatzeko helburua? Zenbatek izango dugu/dute ikasteko aukera Rajoyren Gobernuak inposatzen dabilen murrizketak aurrera joan ahala?

Iturria:
La educación: ¿un derecho o un privilegio?

2012/12/03

Hezkuntza vs. Bigarren eskuko bi helikoptero

Itsas Armadak bigarren eskuko bi helikoptero erosten ditu 24.500.000 €-engatik.


Ministro Kontseiluak, ostiral honetan - azaroaren 30ean -, Itsas Armadaren aldetik, Sikorsky SH60-F bi helikopteroen erosketa baimendu du 24.500.000 €-engatik. Helikoptero hauek, AEBen Armadaren soberako artikuluetatik eratorriak dira eta haien bizitza eraginkorraren erdira aurkitzen dira.