Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 26. atalean erakusten duenez: "Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderako, orokorra; eta denek izango dute goi mailako ikasketak egiteko aukera bera, norberaren merezimenduaren arabera.". Eta Haurren Eskubideen Deklarazioak 7. printzipioan azpimarratzen duenez: "Haurrak hezkuntza jasotzeko eskubidea du. Hezkuntza, oinarrizko mailetan bederen, dohainekoa eta derrigorrezkoa izan da. Kultura orokorra izaten lagunduko dion heziketa emango zaio, aukera berdintasunean bere gaitasun eta sena eta erantzukizun moral zein soziala garatzen lagunduko diona...".
Guk guztiok eskubide hau oso argi dugun arren, ez gara hirugarren mundura joan behar nola hausten den ikusteko. Izan ere, Bartzelonan, Vic-en zehazki, biztanleriaren %24a ikasteko aukera galtzeko zorian egon zen 2010. urtean; Vic-eko udal osoak, egoera irregularreko etorkinen erroldatzea galarazten zuen araudia sostengatu baitzuen. Zorionez, Estatuko Abokatutzak neurri horren ilegaltasuna nabarmendu zuen.
Haatik, nola izan daiteke XXI. mendean, Europar Batasuneko herri batean, 9.120 pertsonen hezkuntza-eskubidea arriskuan egotea? Zein da hain oinarrizkoa den eskubidea ukatzeko helburua? Zenbatek izango dugu/dute ikasteko aukera Rajoyren Gobernuak inposatzen dabilen murrizketak aurrera joan ahala?
Iturria:
La educación: ¿un derecho o un privilegio?
Iturria:
La educación: ¿un derecho o un privilegio?
No hay comentarios:
Publicar un comentario